Basque songbook

Original title
ERBI ORI ZEBILLEN
Standardized text
ERBI HORI ZEBILEN
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
ARRUAZU
Compiler
LECUMBERRI, P. MODESTO DE, TRANS.

Original text

1. Erbi ori zebillen )
Beti pikardian: ) bis
Gaubez soruan eta
Egunaz mendian.

2. Erbiar gorria zan, )
Begiak larriak, )bis
Buztana motza eta
Luze belarriak.

3. Lazua jarri zion )
Soroko sarreran, ) bis
An arrapa zezala
Bere etorreran.

4. Erbi hau etorri zan )
Lenengo garaien )bis
Lazoan sartu eta
Gelditu zitzaien.

5. Auzoko bat zebillen )
Berriz atalaien; )bis
Andikan ostu eta
Ark eraman zien.

6. Ankak eta muturra )
Lotuta jartzian, )bis
Sosegatu ziraden
Kontentu onian.

7. Ankak libratu eta )
Bazebillen dantzan; )bis
Leiotikan kanpora
Saltatu egin zan."