Basque songbook

Original title
AMODIOAREN PHENA
Standardized text
AMODIOAREN PENA
Songbook
Chants Populaires du Pays Basque
Publication year
1870
Editorial
Publication place
BAYONNE
Compilation place
Compiler

Original text

(Basa-Nabartarrez)
Amodioaren phena, oi! phena handia!
Orai ezagutzen dut zer den haren phena;
Amodioa ez balitz den bezain krudela,
Ez nezakezu erran maite zaitudala.

Munduan zembat urhats, oi! dudan egiten!
Ez ahal dira oro alferrak izanen;
Jendek errana gatik guretako elhe,
Maitia, trufa nainte zu bazintut neure.

Zeruan zembat izar, maitia, ahal da?
Zure parerik ene begietan ez da;
Neke da phartitzia, maitia, enetzat;
Adio erraiten dautzut dembora batentzat.

Nik errana gatik, maitia, adio,
Ez nezazula ukhan zuk, othoi, hastio,
Bainan bai bihotzetik izan amodio:
Etzaitut kitaturen thumban sar artio.

Nik badut maiteño bat, oi! hura nolako!
Ez da ttipi ez handi, bai bien arteko;
Begia du ederra oro amodio,
Bihotzian sarthu zaut ezbaitzaut jelgiko."