Basque songbook

Original title
EZPELETA HERRIAN
Standardized text
EZPELETA HERRIAN
Songbook
Chants Populaires du Pays Basque
Publication year
1870
Editorial
Publication place
BAYONNE
Compilation place
Compiler

Original text

(Laphurtarrez)
Ezpeleta herrian, ostatu batian,
Gerthatu izan naiz bazkari batian,
Uste gabian, laur lagunetan;
Etchek' anderia bere lanetan,
Espantuia franko bere salsetan,
Ageriko da gero obretan.

Etchek' anderia goizik jeiki zen;
Zortzi orenetan suia hila zen,
Haragi' ere bucherian zen,;
Hamek' orenetan garburen sartzen,
Eguerditan bazkaria prest zen;
Manera onaz zopa on bat zen.

Zopa jan eta haragi ori
Ekharri dauku egosi berri,
Be'iratu eta egin neron irri;
Pochi pochi bat eman zautan niri,
Zer jenero zen etzen ageri,
Mamia guti, hezurra handi.

Arnoa zuten Bordalekotik,
Edo bertzela taula zokhotik,
Agollatuia ongi uretik;
Edan dezagun beraz gogotik,
Horditziaren beldurra gatik,
Horrek ez gaitik joko burutik.

Zalhu dabila zerbitzaria,
Salsa bat badila egin berria,
Nahi dugunez haren erdia;
Egin dezagun beraz guardia,
Salsa eztela egun berria,
Bezperakua, mintzen hasia.

Galdetzen derogu zerbitzaria
Ekhar dezagun erraki hori
Ongi errerik, gizenian guri,
Be'iratu eta egin neron irri,
Zikhiruaren fama tzarrari;
Mehe zen bainan etzen ernari.

Kafe on batek oro ahazten:
Galdetu orduko berehala prest zen,
Ura doidoia pegarrian zen;
Hasi zen beraz noizbeit ekhartzen
Ura doidoia hacia beisten:
Ttikera erdibat phurruska bazen."