Basque songbook

Original title
AHUNCHKI MENDIAN
Standardized text
AHUNZKI MENDIAN
Songbook
Gure Herria
Publication year
1921
Editorial
Compilation place
Compiler

Original text

1.Goazen oro Ahunchkira,
Goazen, ithurrira,
Goazen guziak mendira,
Harbiribilera !

Errepika.
Kanta zagun airetto hau orok betan, )
Kanta zagun guziek errepiketan.! )

2.Hedoien artetik guri
Jali zaukn ORHI ;
AHUNE, egizak irri,
Orratz bat iduri !

3.Heldu dira hor Artzainak,
Chuberatar onak ;
Huna heien irrintzinak,
Zinka ozenenak !

4.Choratuak horchet gaude:
Oi zombat arfchakle !
Bazkan igeri hor daude ;
Behiak bertzalde...

5.Arranoak burrumbaka,
Hegalez zaflaka,
Harat hunat, inguruka,
Doazi multzoka.

6.Arranoa, habil, habil,
Karrankaz ez ichil !
Badiaguk, guk, norat bil:
Huna Harbiribil !"