Basque songbook

Original title
JAUN ZURIANO (I)
Standardized text
JAUN ZURIANO
Songbook
Mendebaldeko Euskal Baladak. (Antologia)
Publication year
1995
Editorial
LABAYRU IKASTEGIA - BILBAO BIZKAIA KUTXA
Publication place
BILBAO
Compilation place
ELANTXOBE
Compiler
MARKAIDA, EUKENE

Original text

1.-Jaun Zuriano, Jaun Zuriano
lotan zagoza? Izartu,
zeure esposa doña Errosa
bihar dala esposa barri. (bis)

2.-Nor da ori Manbruori
Manbru erriko trukuori
Manbru erriko trukuori
trukukumian semiori? (bis)

3.-Ni neu ez naiz Manbrukua
da gitxiago trukukua,
ziertuago izan neinteke
aingeru zeruetakua. (bis)

4.-Emendik ara erauteatxik
zer emongo daustazu sari?
-Mila libra argizari
neure Amabirjiñari
beste edo geiago
San Migel aingeruari.

5.-Gortan dekodaz zazpi zaldi
zein onena dan artu bedi.
Jaun Zurianok artu dau eta
arin doa erriz erri.

6.-Oles oles Dios te salve
gaur ostatua gura neuke.
-Emen eztago gaur ostaturik
Jauna lagun bekizu zeuri.

7.-Oles oles Dios te salve
gaur ostatua gura neuke.
-Emen eztago gaur ostaturik
Jauna lagun bekizu zeuri.

8.-Jaun Zuriano bizi zanian
pobriak emen eben ostatua
Jaun Zuriano bizi zanian
pobriak eben ostatua.

9.-Nor da ori pobriori,
pobre inkietaduori?
Jaun Zuriano atxitu dau-te
betor barrure erromesori. (bis)

10.Berton daukat ezpada bat
Jaun Zurianok neuri itxia:
aixe gora altzaten dabena
izingo da neure gizon geia.

11.Gortan daukat ezpata bat
Jaun Zurianok neuri itxia:
axe altzaten dabena
izango da gizon-geia.

Or da gazte brabu ori, da asi de baia ezin deu altza ezpatie, da:
-Ia bigarrenak,...eta ezin. Ia orrek pobre inkietadu orrek.
Orrek begiz ondo adituten dotso.
-Asi zeitez ba pobria.
Asten da, eta gora daroa ezpatia.
-Au da neure Jaun Zuriano.
-Au izingo da neure emaztia."