Basque songbook

Original title
CHARMEGARRIA
Standardized text
XARMAGARRIA
Songbook
Vingt-Cinq Chansons Populaires D'Eskual Herria
Publication year
1928
Editorial
ÉDITIONS DU MUSÉE BASQUE
Publication place
BAYONNE
Compilation place
UZTARITZE
Compiler
GALLOP, RODNEY, TRANS.

Original text

1. ""Charmegarria zira eder eta gazte,
Ene bihotzak ez du zu baizikan maite.
Bertze zembait bezala, othe zira libre?...
Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke.

2. ""Churi gorria zira, arrosa bezala:
Profetak ere dira mintzo hola hola.
Araberan bazinu gorphutza horrela,
Irudiko zinuen... zeruko izarra.

3. ""Oi maitea, zatozkit, plazer duzunean,
Nehork ikusi gabe, ilhun-nabarrean;
Lagun bat badukezu joaiteko bidean
Hark ezarriren zaitu trankil bihotzean"".

4.- ""Plazer eginen duzu, ichiltzen bazira,
Haur iñorantak hola trompatzen baitira;
Ez da enetzat ona holako segida...
Bertzalde zure baithan ez naiteke fida! ""

5.- ""Adioz beraz orai, ene arraroa,
Hori dela medio herritik banoa:
Bihotza trichte eta kechuan gogoa,
Bethi jarreikiren zait zur'amodioa""."