Basque songbook

Original title
ALA DIRA DANAK
Standardized text
HALA DIRA DENAK
Songbook
Ecos de Vasconia
Editorial
A. DIAZ Y CIA. EDITORES
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler
ECHEVERRIA y GUIMÓN

Original text

Chori chiki bat igasi joan zan
Nik kayolan len neukana.
Eta damacho maite dubena
Ill zitzaidan gasho ona.
Guziyak orla dira munduban
Orrela gertatzen da dana
Batzubek ill ta bestiak igas
Guizonak diyo ¡Au da lana!

2. Amoriyozko begiratua
Dama batek ziran egiñ,
Nere biyotzan berotasuna
Senti nuben berarekiñ;
Neretzat zala pentsaturikan
Soratu nitzan ni arrekin,
¡Zer pena gero ikusirikan
Beste galaicho jaun batekiñ!

3. ¡Geroztik oso penaz bizi naiz
Pozik ez det nik billatzen,
Bakartasuna besterik etzait
Non naitikan neri sortzen;
Nai gabiakin ari naiz oso.
Ezur-utzera biurtutzen,
Nai nuke jakin iñor ote dan
Neregana gaur kupitzen."