Basque songbook

Original title
AMA ETA ALABA
Standardized text
AMA ETA ALABA
Songbook
Euskal Kantak
Publication year
2000
Editorial
EREIN
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
DONOSTIA-SAN SEBASTIƁN
Compiler
ANSORENA MINER, JOSE IGNAZIO

Original text

1. Alaba: Amak ezkondu ninduen
hamabost urtetan.
Senarrak gehixeago
larogei nonbait han
eta ni neskatila gazte
nola nindeke izan?
Nola nindeque izan.

2. Ama: Neska isilikan hago
aberatsa den hori.
Pazientzin pasa itzan
urte bat edo bi.
Laster hilko den zaharra eta
biziko haiz ongi.


3. Alaba: Ama, alperrikan ari da
hizketa moduan.
Egun bat pasatzeko
bizitzen munduan,
ez det nik agure zaharrikan
nahi nere onduan.


4. Ama: Neska, egin zan amaren
esana berehala.
Izango haiz ederki
markesa bezela,
ez hadinela izan bada
holako ustela.


5. Alaba: Ama, nola nahi du hori
gogoz egitea?
Beste gauzatxo bat det
nik borondatea:
Diru gabea nahiago det
senarra gaztea.

6. Ama: Neska, etzanala hartu
dirurik gabea.
Bestela izango den
nahiko lanbidea.
Txorakeri denak utzita
har zan agurea."