Basque songbook

Original title
AITA JAINKOAK
Standardized text
AITA JAINKOAK
Songbook
Euskal Kantak
Publication year
2000
Editorial
EREIN
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

1.Aita Jainkoak egin banindu
zeruetako giltzari,
azken orduan jakingo nuke
atea nori iriki.
Lehenengo aitari,
gero, amari,
gero, anai-arrebari
ta azken orduan, isil-isilik,
nere maite politari. (berriz)

2.Gazte-gazterik aitak eta amak
praile ninduten nonbratu,
estudioak ikasitzera
Salamancara bialdu.
Salamancara
nindoalarik,
bidean nuen pentsatu
estudiante tunante baino
hobe nuela ezkondu.
Ezkondu nintzan,
ezkondu eta
bai eta ere damutu,
praka beltzetan hari zuria
ez zait sekulan faltatu."