Basque songbook

Original title
EZTIRA KOPLAK JARTZEN
Standardized text
EZ DIRA KOPLAK JARTZEN
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
ORIO
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

I.Eztira koplak jartzen gabaz ametsetan,
artzaiak ondo bizi dira (y) Amezketan.
Eulia bezalaxe dabiltza esnetan,
argatik eztaukate kostarrik ezertan.

II.Zuk esan omendezu lagunen artean
eztezula senarra mariñela bear.
Zuk pentsatu aldezu daudela ""de balde"":
Zarauzko mariñelik ezta zure zale.

III.Alferrik izango da neskatxa galanta,
zer dan jakiña dago aurzaien soldata.
Allegaten danean urtearen buelta,
gona bat egin eta txanbrarentzat falta.

IV.Uri eder andiko (1) alaba zera zu,
Zarautz markatutzea ondo egin dezu;
zure erriko fama baldin nai badezu,
eulientzat osto bat artu bear dezu.

(1) Ziudare andiko dijo la kantora."