Projects

10/14/2015

36ko Gerra Ormaiztegin

Irailaren 25ean "36ko Gerra Ormaiztegin" dokumentala aurkeztu zen, Udalarekin egindako elkarlan-hitzarmenaren barruan ekoiztua. Elixabete Garmendiak zuzendutako lanak herriko sei bizilagunen testigantzak bildu ditu

36ko Gerra Ormaiztegin

Lehen aldia da Ormaiztegin gerrari buruzko bilketa bat egin dena. Ez da gerrako estrategiari buruzko lan bat, oroitzapen eta bizipen pertsonalen bilduma bat baizik; baina horren bidez, istorioetatik historiarako urratsa eman da. Zubia eraistea eta horren ondorengo fusilamenduak izan ziren herrian gerrako gertakaririk latzenak; historiako liburuetan kontatuta dagoenari sei pertsonen testigantzek bizia ematen diote.

36ko Gerra Ormaiztegin

Guztira, hiru orduko grabazioa dago jasota sei informatzaile horien testigantzekin; hortik pasarte batzuk hautatu eta 30 minutuko dokumentala osatu da, Elixabete Garmendiaren zuzendaritzapean. Dokumentala Liburua

Share:
Facebook Twitter Whatsapp