Heritage

12/01/2007

Atzoko Zegama

1997an, Zegamako Udalarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz, Xabier Azurmendik bertan jasoriko ipuin, elezahar, atsotitz eta tradizioak biltzen zituen liburu bat argitaratu zuen Eusko Ikaskuntzak. Eskualdeko etnografiari buruzko erreferentzia liburu bihurturik, Atzoko Zegama berrargitaratu egin du Eusko Ikaskuntzak.

Azaroaren 5ean aurkeztu zen jendearen aurreko ekitaldi batean, bertan zirela Edurne Albizu, Zegama-ko Alkatea, Teresa del Valle, Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako Lehenda-kariordea, Luis M? Zaldua, liburuaren argitaratzailea eta Jose Antonio Ormazabal.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp