Heritage

09/01/2012

Auñamendi

Auñamendi Eusko Entziklopedia proiektua Innobasque Exchange-n aurkeztu da

Eusko Ikaskuntzak Auñamendi Eusko Entziklopedia berrikuntza proiektua Innobasque-Exchange deritzan ekimenean azaldu du. Lehenengo edizioaren hitzordua, Zamudioan 2012ko uztailaren 10ean izan da, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitzan. Auñamendi proiektuaren zuzendariak, Iñaki Martinez de Lunak, ekimenaren nondik norakoak aurkeztu zituen.

Innobasque Exchange Berrikuntzaren Euskal Agentziaren 1.000 bazkideen eta bazkideentzako ekimena da, bakoitzaren proiektu berritzaileak ezagutarazi eta beren proposamenak, osorik edo partzialki, aberasteko behar dituzten lankidetza eta itunak sarean aurkitzeko. Eusko Ikaskuntzak lankidetzazko entziklopedia (2.0 Auñamendi Eusko Entziklopedia) bultzatu du, eta horretarako euskal kultura eta ondarearekin sentikorrak diren eta era askotako ezagutza duten erakunde eta pertsonen kalitatezko edukiak bilatzen dituztela erakutsi du.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp