Projects

06/15/2015

EkoLinguA solas-jokoa. Herritarrak trebatu eta motibatzeko solas-joko berria

DiKomA proiektuaren emaitza EkoLinguA solas jokoa izan da, herritarrek dituzten argumentuak sendotzeko, egoera linguistikoei ahalik eta erantzunik egokienak ematen laguntzeko.

EkoLinguA solas-jokoa

2012-2014 bitartean garatu den DiKomA proiektua amaiera berezi bat izan zuen 2015eko apirilak 22an Miramar Jauregian ospatu zen DiKomA eta EkoLinguA solas-jokoaren aurkezpenarekin. Proiektu honen sustatzaileak, Soziolinguistika Klusterra eta Eusko Ikaskuntza, eta hiru fasetan parte hartu duten eragileak aurkezpen berezi honetara gonbidatuak izan zirenei DiKomA proiektuaren emaitza aurkezteko aukera izan zuten. Prentsari eta bereziki eragile desberdineko adituei (HUHEZI, Urtxintxa Eskola, EMUN, Artez Euskara Zerbitzua, AEK, Topagune) zuzendutako aurkezpena EkoLinguA solas-jokoa aurkezteko eta bere erabilpena azaltzeko balio izan zuen eta beren lan eremuan mahai-joko honek eskaini dezakeena ezagutzeko aukera izan zuen.

EkoLinguA solas-jokoa

EkoLinguA Solas-jokoa hizkuntza-ekologiaren ideietan oinarritutako mahai-joko bat da. Hizkuntza-komunitatea diskurtso mailan ahalmentzea du helburu, edo beste modu batean esanda, herritarrek eduki ditzaketen argumentuak sendotzen laguntzea, betiere egunerokoan sortzen zaizkien egoera linguistikoei ahalik eta erantzunik egokienak ematen laguntzeko. Bost-zazpi kideko taldeetan, lagun artean eta modu ludikoan, euskararen inguruko istorio zehatzetatik abiatutako solas-joko hau euskaraz eta gazteleraz aurkitu daiteke Eusko Ikaskuntzaren eta Soziolinguistika klusterraren webguneetan. EkoLinguA Solas-jokoa bere horretan erabili daiteke, baina testuinguru desberdinetan aplikatzeko aukera ere eskaintzen du eta erabilpen horren gida ere landu da. Gida horren helburua solas-jokoari ahalik eta etekin handiena ateratzea da, karta-jokoa oinarri hartuta hiru sekuentzia aurreikusi dira:

  • Oinarrizkoak, dinamizatzaile-taldea trebatzea edota jokalariekin gaiarekiko lehen hurbilketa egitea du helburu.
  • Gune zehatzak, herriko talde, elkarte edota erakunde zehatzak aktibatzea.
  • Komunitate osoak, udalerri osoaren sentsibilizazioa bilatzen du

Soziolinguistika Klusterra eta Eusko Ikaskuntzaren webgunetan gai honen inguruko informazioa aurkituko duzu; eta EkoLinguA solas-jokoaren informazio gehigarria jaso nahi baduzu bidali mezu bat helbide hauetara: kluster@soziolinguistika.eus eta ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp