Projects

02/13/2015

Eurohiria: lehen osoko bilkura

Urtarrilaren 17an, Baionako Euskal Museoan izan zen lehen aldiz Iparralde eta Hegoaldeko bi taldeak bildu zituen Eurohiria Gazte Foroaren osoko bilkura.

urohiria

Topaketa honi esker gazteek elkar ezagutu zuten. Bi taldeek irailetik egin dituzten saioetako ondorio eta proposamenak aurkeztu zituzten. Mugaz gaindiko errealitatea ezagutzen duten bi pertsonak hartu zuten parte saio honetan, Olga Irastorza Biharteaneko zuzendariak eta Kepa Korta Donostiako Bulego Estrategikoko zuzendariak. Bere esperientziaren ikuspegitik mugaz gaindiko harremanetan giltza diren faktoreak azaldu zituzten eta Eurohiriaren asmo eta Donostia 2016 proiektuaren babesean bultzatzen ari diren ekimenen berri eman zuten.

urohiria

Jarraian eredu partehartzaileen baloreaz eztabaida zabaldu zen, bai eta egiten ari diren proiektuak gizarteratzeko beharraz ere. Bi gonbidatuek gazteak animatu zituzten beren ekimenak aurkeztera eta etorkizuneko Euskal Eurohiriaren eraikuntzan ardurak konpartitzera. Otsailaren 21ean Donostian izango den hurrengo bileran landuko dituzten gai eta ekimenak identifikatu zituzten bileraren azken zatian. Ondoren, azken ondorioak ekitaldi publiko batean aurkeztuko dira.

urohiria

Share:
Facebook Twitter Whatsapp