Projects

10/09/2014

Euskal Eurohiria: nolakoa den eta gazteek nolakoa nahi duten

Eurohiria Gazte Foroaren lehen bileretan, Eurohiriaren esanahiaren eta mugaz gaindiko harremanetaz eztabaidatu dute gazteek

Gurs

Irailaren 13an hasi zen ekimena, Donostian Hegoaldeko gazteek egindako lehen bilerarekin. Aditu gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetarako buru eta hasieratik Euskal Eurohiria Mugaz Gaindiko Agentziako kide den Daniel Arbulu izan zen. Gazteei Euskal Eurohiriaren jatorria azaldu zien, bai eta honen garapena eta egun abian dituen proiektuak zeintzuk diren ere. Zazpi egun beranduago hasi ziren Ipar Euskal Herriko taldekoak lanean. Baionan, gazteak Pauline Meretekin izan ziren Aglomeration Côte Basque Adour-eko Europar Proiektuetako teknikari eta Mugaz Gaindiko Agentziako kidearekin. Bi saioetan gidoi bera jarraitu zuten: mugaz bi aldeetakoek batzuek besteei buruz duten irudia eta erabiltzen diren topikoen inguruko gogoeta eta eztabaida izan zen gazte foroan. Euskal Eurohiriaren definizioa egiteaz gain, etorkizuneko Eurohiri perfektua nolakoa litzatekeen deskribatzeko eskatu zaie. Azkenik, Eurohiriaren ahultasun, mehatxu, indar eta aukerak zeintzuk diren aztertu dute. Hurrengo bilerak urriaren 18 eta 25ean izango dira. Orduan aztertuko dituzte mugaz gaindiko enpresa eta enplegu harremanak. Horretarako, zenbait enpresari eta langilek beren esperientziaren berri emango diete gazteei.

Gurs

Share:
Facebook Twitter Whatsapp