Heritage

05/18/2015

Euskomedia Fundazioa: Auñamendi, XXI. mendeko entziklopedia

Auñamendi entziklopedia ikuspegi, iradokizun eta ekarpenak jasotzeko prozesu batean murgilduta dago. Horrela, etorkizuneko bidea zehaztuko du, etorkizunean ere erreferente izaten jarraitzeko.

Auñamendie ntziklopedia

1968an sortu zenetik, asko dira Auñamendi Eusko Entziklopediak bizi dituen aldaketak. Paperetik digitalera, argazkitik bideora? Pixkanaka eta etengabe teknologia berriek ireki dituzten bideetatik abiatu da, haiek eskaintzen dituzten baliabideak bereganatuz. Baina ez da nahikoa. Lan taldeak berak ipinitako erronkez gain, ezinbestekoa da bere erabiltzaileen (jada direnak eta baita izan daitezkeenak ere) iritziak jasotzea. Nolakoa izan beharko luke XXI. mendeko Auñamendik? Nori zuzendua? Zein da bere lekua? Zein balio erantsia? Eta bere ahuleziak? Zer da erabiltzaileek espero eta behar dutena? Auñamendik eskaera horiei erantzuten al die? Galdera guzti horiei erantzun nahian, arlo ezberdinetako pertsona eta erakundeen ikuspuntu, iradokizun eta ekarpenak jaso dira. Alde batetik, proiektuko kolaboratzaileak izan direnak: Igor Ahedo, Paulí Dávila, Joseba Agirreazkuenaga, Alvaro Arrizabalaga edo Xabier Kerexeta, adibidez. Bestalde, euskal kultur eragileak: Jesus Zubiaga, Josu Aramberri, Aines Duffau, Javier Elzo, Pantxoa Etchegoien, Nerea Mujika edo Mikel Agirregabiria, besteak beste. Iritzi ezberdinak eta ekarpen oso interesgarriak. Eta badira oraindik entzun beharrekoak. Horiekin guztiekin Auñamendiren etorkizuneko bidea doitzen saiatuko gara, euskal kulturaren inguruko erreferentziazko baliabide izaten jarraitu dezan.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp