Gazte Agora, gazteen arteko mugaz gaindiko sarea

Podcast

02/03/2020

Gazte Agora, gazteen arteko mugaz gaindiko sarea

Euskadi Irratia. Kultur Leihoa

“Zaharrak berri, gazteen amorragarri” dio esaera zaharrak. Gazteen amorragarri, baina zeintzuk dira haien kezkak, premiak eta beharrak? Galdera horiek guztiak eta gehiago erantzuteko lehenengo aldiz elkartuko dira Euskal Herriko lurralde desberdinetako gazteak lankidetzarako oinarriak eraikitzeko. Eusko Ikaskuntza bidelagun eta gidari izango da proiektuan.

Ander Vizán, Eusko Ikaskuntzako gazte lankidetzarako sareko talde eragileko kidea,  Maialen Olabe, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea eta Antton Maya, talde eragileko kidea, proiektuaren inguruan arituko dira.

Hear the podcast >>

Share:
Facebook Twitter Whatsapp