Publications

05/16/2014

Musiker 20: aurkezpena

Musiker. Cuadernos de Música aldizkarian gogoetarako hainbat artikulu jasotzen dira hiri musikei buruz eta horien inguruan sortzen diren problematika zabalei buruz.

Apirilaren 28an aurkeztu zen Bilbon Musiker. Cuadernos de Música aldizkariaren 20. alea. "Músicas urbanas = Hiri musikak" izenburua hartuta, ikerlari desberdinen 16 artikulu biltzen dira, kultur industria eta aurrerakuntza teknologikoak, testuinguru urbanoak, komunikabideak edo musika identitatearen adierazpide gisa.

Aurkezpenean hiri musika herrikoi desberdinen emanaldia eskaini zen: jazza, rock and rolla, pop-rocka, soula, bossa nova, hip-hop, rap, bolleroa, eta abar, argitalpenaren editore literario den Patricio Goialderen azalpenez lagunduta.

Argitalpena hemen lortu daiteke.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp