Nafarroa dastatu : nafarroako 40 enpresek Baionan sustatu zuten bere produktu gastronomikoak

Conferences and lectures

10/10/2019

Nafarroa dastatu : nafarroako 40 enpresek Baionan sustatu zuten bere produktu gastronomikoak

Nafarroako berrogei enpresa eta ostalaritzako eta turismoko ehun bat ordezkari bildu ziren astelehenean Baionan 'Catar Navarra/Nafarroa Dastatu' ekimenean parte hartzeko.

Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea, Michel Etchebest Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariordea eta Eguzki Urteaga Eusko Ikaskuntzako Ipar Euskal Herriko lehendakaria hasiera eman zioten jardunaldiari. Foru Gobernuak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren eta Intia-Reyno Gourmet enpresa publikoaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Garapen eta Ingurumen Sailaren eta Intia-Reyno Gourmet enpresa publikoaren bitartez antolatu zuten, Baionako Udalaren eta Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin.

Jardunaldia "Gure lurraldeak eta beraien etorkizuna. Historia gastronomiko partekatua" mahai-inguruarekin hasi zen. Bertan, Maitena Ezkutarik, Laborantza Ganbara landa-garapenerako elkartearen ordezkari Iker Elosegik, ondare immateriaren arloko aditu Urkiri Salaberriak eta INTIAko proiektuen arloko zuzendari Natalia Bellostasek sukaldaritzaren bilakaeran izandako faseen inguruan solastu ziren. 

Ondoren, Baserriberri iruindar jatetxeko Iñaki Andradas eta Arrangoitzeko Sukaldari jatetxeko Richard Daulay sukaldariek prestatutako pintxoak dastatu ziren.

"Catar Navarra/Nafarroa Dastatu" Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko eta Intia-Reyno Gourmet departamentuaren ekimenez sortu zen, Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp