EuskarAbentura, Jzioqui dugu; bideak pizten

Ruta Quetzal izandakoak inspiratuta, EuskarAbentura 16 eta 17 urteko gazte euskaldunei zuzendua dago.

Testuinguru ludiko eta esanguratsu batean gazte euskaldunen arteko euskara erabilera sustatzea da egitasmo honen helburu nagusia.

Thematic area
Future of the Basque language
Category
Dissemination
Status
In progress
Period
2019-01-01-2019-07-31

 

2019ko uztailean Euskal Herriko herrialde guztiak zeharkatuko dituen bigarren espedizio gaztea gauzatuko da.

Abenturan parte hartzeko, interesatuek motibazio gutun bat eta lan bat aurkeztu beharko dute. Jasotako lanak aztertuak izango dira eta lan honetan Eusko Ikaskuntzako laguntza izango du EuskarAbentura ekarteak.

Interesatuek motibazio gutun bat eta lan bat aurkeztu behar dute 2019ko martxoaren 10a baino lehen. Espedizioan parte hartuko duten gazteen behin-behineko zerrenda apirilaren 15ean argitaratuko da.

helburuak

  1. Gazteen artean euskararen erabilera sustatu.
  2. Euskal Lurraldearen ezagutzan sakondu.
  3. Gazte euskaldunen sarea osatu.
  4. Balore osasuntsuak sustatu: bizikidetza, ingurumenaren errespetua, genero berdintasuna, bizi ohitura osasuntsuak, etab.
     

2019ko EDIZIOA

Nori zuzendua

Euskal Herriko 7 herrialdetako eta diasporako 16 eta 17 urteko gazteei.

2019an parte hartzeko baldintzak

  • 2002 edo 2003 urtean jaioa izatea.
  • Euskaraz hitz egitea.

2019ko gaiak

  • Maite, ditut gure bazterrak. Euskal Herria eta bere Aztarna Ekologikoa

Aztarna Ekologikoa gure bizitzeko ohiturek ingurumenean dituzten ondorio eta eragina neurtzeko erabiltzen den adierazlea da.

Bizi-ohitura horiek mantzentzeko eta sortzen ditugun hondakinak asimilatzeko, zenbateko azalera ekologikoki emankorra eta funtzionala behar dugu? Aztarna Ekologikoaren inguruan hausnartu eta zure udalerriko esperientziak ezagutzeko aukera emango dizu gai honek.

  • Joan-etorriak: migrazioen testigantzak

Azken hamarkadetan nazioarteko migrazio-fluxuak gehitzen joan badira ere, gure herrian migrazioak ez dira fenomeno berri bat eta belaunaldi askotan aurki ditzazkegu.

Zeintzuk izan daitezteke milaka kilometroko bidaia bat egitearen arrazoiak? Zeintzuk dira gure herrira datozen lagun horien istorioak? Zeintzuk izan ziren/dira, Euskal Herritik joan zirenen/direnen errealitatea?

  • Errimak eta erritmoak

Musika, melodia batek, kadentzia batek barne sentimendu edo sentsazio fisikoak eragiteko ahalmena du. Nola aldatu da musika historian zehar? Eta musikak, historia aldatzeko gaitasuna al du? Nondik dator zuk entzuten duzun musika? Zarata bat musika bihur dezakezu? Erritmo baten bitartez istorio bat kontatuko al diguzu?

2019ko gaien inguruan azalpen gehiago hemen.

Lanak nola aurkeztu

  • Lan Historikoak: gaia ikuspuntu historiko batetik garatuko da, behar bezalako dokumentazio eta informazio iturriak erabiliz.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza: Euskara
  • Luzera: Gutxienez 5 orrialde eta gehienez 10: portada, aurkibidea eta bibliografia (APA formatuan) kenduta. Ez da eranskinik onartuko.
  • Tipografia: Times New Roman 12 eta 1,5 lerroartekoa.
  • Euskarria: PDF-a
  • Lan Literarioak: idazki literario original bat aurkeztu beharko du, ipuin, olerki, antzezlan edo bere hautuko beste edozein generotakoa, betiere aurten proposatutako gaiaren inguruan.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza: euskara
  • Luzera (portada eta aurkibidea kenduta): Prosaren kasuan, gutxienez 5 orrialde eta gehienez 10; Olerkiaren kasuan, gutxienez 3 eta gehienez 5 orrialde. Ez da eranskinik onartuko.
  • Tipografia: Times New Roman 12 eta 1,5 lerroartekoa.
  • Euskarria: PDF-a
  • Ikus-entzunezko lanak: Proposatutako gaietako batetik abiatuta, parte-hartzaileak ikus-entzunezko lan bat idatzi, ekoitzi eta editatu beharko du. Lana fikziozkoa, dokumentala edo esperimentala izan daiteke.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza: euskara
  • Bideo dokumentua: 2-5 minutuko iraupena; mp4 edo wmv formatuan; eta artxiboaren izena (abizena+izena+obraren izenburua)
  • Idatzizko labur bat: ekoizpen-dokumentuen txostena (gidoia, eskaleta, storyboard…) edo ekoizpen-prozesuaren azalpena jaso behar dira. Idazlanaren luzera: gutxienez 2 orrialde eta gehienez 3. Tipografia: Times New Roman 12 eta 1,5 lerroartekoa. PDF euskarrian.
  • Lan Musikalak: gaiak inspiratutako obra musikal original bat konposatu beharko du partaideak. Guztira hiru dokumentu bidali beharko ditu: obra originalaren audio dokumentua, partitura eta bere proiektua azaltzen duen idazlan labur bat.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza: euskara
  • Audio dokumentua: 2-8 minutuko iraupena; mp3 formatuan; eta artxiboaren izena (abizena+izena+obraren izenburua)
  • Partitura PDF euskarrian
  • Idazlanaren luzera (portada kenduta): Gutxienez 2 orrialde eta gehienez 3. Tipografia: Times New Roman 12 eta 1,5 lerroartekoa. PDF euskarrian.
  • Lan Plastikoak: teknika librea erabiliz (margolana, collage, eskultura, argazkilaritza…) jorratu ezazu gogokoen duzun gaia.

Artelana helbide fisikora bidali beharko da: EuskarAbentura Elkartea. Errotatxu industrialdea (Getxogaso) 48993 Getxo.

Izen-emate formularioren bitartez obraren argazki bat bidali eta idazki labur bat obraren garapena eta kontzeptua azalduz.

Ezaugarriak:

  • Obraren tamaina: 50x70x20 cm.
  • Idazlanean obraren garapena eta kontzeptuaren azalpena.
  • Hizkuntza: euskara
  • Luzera (portada kenduta): Gutxienez 2 orrialde eta gehienez 3. Tipografia: Times New Roman 12 eta 1,5 lerroartekoa. PDF euskarrian.
  • Sormen digitala: Garatu ezazu aukeratutako gaiari buruzko webgune, blog, bideojoko, aplikazio edo izaera digitalezko beste edozein sorkuntza. Garatutako produktuaren garapena azaltzen duen idazlan labur bat bidali beharko duzu. Bertan, lana ikusteko modua ere azaldu behar da: lana publikoa badago, esteka gehitu, eta lana ikusteko deskargatzea beharrezkoa bada, deskargatu ahal izateko esteka. Bestetik, posiblea den kasuetan garatutako lana osatzen duten fitxategiak ere bidali, konprimatutako fitxategi batean.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza: euskara
  • Lanaren txostena: produktuaren ideia, erabilitako teknologiaren azalpena, tresnaren azalpena (pantaila kapurekin) eta zailtasun nagusien ebazpena.
  • Luzera (portada kenduta): Gutxienez 2 orrialde eta gehienez 3. Tipografia: Times New Roman 12 eta 1,5 lerroartekoa. PDF euskarrian.
  • Kodea: zip formatuan. Artxiboaren izena: abizena+izena+produktuaren_izena.zip

2018ko EDIZIOA: lehen edizioa

Uztailaren 1ean, EuskarAbentura espedizioa osatzen zuten 140 lagunek, ilusioz abiatu ziren Mauletik. Espedizioa uztailaren 31ra arte luzatu zen eta Getxon (Bizkaia) bukatu 420tik gora kilometro oinez, eta orotara 783 km, egin ondoren. 

Lehen esperientzia honetan 2001 eta 2002 urtean jaiotako 110 gazte bildu ziren. Euskal Herriko 7 herrialdetako eta diasporako 16 eta 17 urteko gazteen gehiengoa emakumeak izanik %65a (72 neska eta 38 mutil). Jatorriz %43a bizkaitarra (48 gazte), %21a nafarra (23 gazte), %19a gipuzkoarra (20 gazte) eta %13a arabarra (14 gazte). Zuberoa, Lapurdi eta Behe-Nafarroatik gazte bana eta diasporatik (Washington eta Patagoniatik) bi gazte parte hartzen zuten espedizio honetan.

Lehen edizio honetan parte hartzeko, gazteek lan bat aurkeztu behar izan zuten, honako hiru gai hauen inguruan: Euskara eta zure herria, Euskara eta itsasoa, Euskara eta emakumea.

2018ko gaiak: 

  • Euskara eta zure herria, adibidez:
    • Zure herrian euskarak duen egoera
    • Zure herriko toponimia
    • Zure herriko hizkuntza-aniztasunean euskarak duen tokia
    • Zure herrian euskara bultzatu duten pertsonak
    • Zure herriko euskalgintza
  • Euskara eta itsasoa, adibidez:
    • Euskal eta islandiar marinelen hartu-emanak
    • Euskal izeneko lekuak munduan zehar
    • Euskal piratak
    • San Frantzisko Javier euskalduna zela demostratzen duten frogak itsasoan gaindi
    • Euskal arrantzaleak Ternuan
  • Euskara eta emakumeak, adibidez:
    • Emakumeak eta hitzezko kulturaren transmisioa Sakana bailaran
    • Nokaren presentzia XX.mendean
    • Emakumeak eta bertsolaritza
    • Emakumeen papera Iparraldeko baserrietako ekonomian II Mundu Gerraren garaian

EuskarAbentura espedizioaren lehen edizioaren kronika osoa eta etapa bakoitzaren irudiak (argazki eta bideoak) eskura dago elkartearen webgunean. Halaber, EuskarAbentura Espedizioa antolatzeko arrazoiak ezagutu nahi izanez gero, EuskarAbentura elkarteko kideek idatzitako eta Euskonews aldizkarian (734. Zenbakian) argitaratutako, “Txikitik, handira, EuskarAbentura Espedizioa” artikuluan aurkituko dituzu.

Harremanetarako

EuskarAbentura elkartearen webgunean egitasmo honen informazio guztia aurkituko duzu:

www.euskarabentura.eus
info@euskarabentura.eus