Equilibrio territorial: Pueblos pequeños inteligentes

Egun, landa eremu anitzen desagerpena errealitate bat da, landa eremua husten ari da. Joera honi aurre egiteko, lehenik, errealitate hau ikustarazi behar da, diagnosi egokiak egin, eta batez ere, aurre egiteko politikak, ekimenak eta alternatibak garatu behar dira.

Thematic area
Socio-economics
Category
Research
Status
In progress
Period
2019-01-01-2021-12-31

 

Sarrera

Egun landa guneen deskapitalizazio joera bat bizi dugu mundu mailan. Deskapitalizazioaz hitz egiterakoan, landa guneen populazio galeraz ari gara, eta populazioaren zahartze eta errelebo faltaz ari gara, eta masa kritiko hori galtzeak eragiten dituen bestelako faktore guztiez, hala nola, enplegua, azpiegiturak, etxebizitza, zerbitzuak, eta ingurune naturala.

Egitasmo honetan, Eusko Ikaskuntzak, lurraldez lurralde, bertako agenteekin elkarlanean, dauden problematika nagusiak aztertu, soluzio posibleak planteatu eta politika publikoetan eragitea du helburu.

Helburuak

  • Euskal Herriko landa guneen egoera sozio-ekonomiko eta demografikoaren erradiogragia bat egin. Zonaldeak eta herriak kategorizatu, arazo amankomunak identifikatuz.
  • Gaian interesa duten aditu, agente, erakunde eta herritarrak saretu eta elkarlanean jarri, mugaz gaindiko lana ere sustatuz.
  • Elkar ezagutza sustatu: Esperientzia onak ezagutu eta partekatu, baita, ahal den neurrian, atzerrian aplikatzen ari diren polítika publiko eta esperientziak ezagutuz.
  • Narratiba berriak bildu eta dibulgatu. Dibulgaziorako tresnak eskaini. Dagoen aniztasunaren barruan, estereotipoekin hautsi eta landa gunearen aukera berrien eta indarguneen berri eman.
  • Errelato kolektibo bat eratzen joan, galdera estrategiko batzuei erantzuten diona. Ariketa komunikatibo indartsu bat abiatu.

ekimenak

Herri txiki adimentsuak Gipuzkoan (2019)

Egitasmo honen helburua herri txikien ekonomia suspertzeko aukera berriak identifikatzea izan da. Ondorengo ekintzak burutu dira:

  • Esperientzia eta praktika onen bilduma bat osatu da. Aurre identifikatu ditugun aukera posibleen gainean, kasu arrakastatsuak identifikatu ditugu eta gida batean bildu. Gida honetan, Gipuzkoako udalerrien argazki sozio-demografikoa egin da.
  • Bi jardunaldi burutu ditugu, agente gakoen parte hartzearekin eta esperientzia praktikoen aurkezpenekin. Identifikatutako aukeren zabalkundea eta agente gakoen arteko saretze eta partekatzea izan dute helburu jardunaldiak

dokumentuak

Gipuzkoako udalerri txikiak

PROIeKTU KUDEATZAILEA

Arrate ARIN TAPIA

 


Gipuzkoako Foru Aldundia - Etorkizuna Eraikiz