Schedule

Artea eta euskara, Artitz-en

Radio

Artea eta euskara, Artitz-en

Date:
04/01/2019 14:30 - 15:00
Location:
Euskadi Irratia. Kultur Leihoa

Nerea Virto, Bilboko Guggenheim museoko hizkuntzen edizio lanetako teknikaria, izango da museoak sortu berri duen Artitz plataformaren inguruaren berri emango diguna, arteak eta euskarazko hitzek eskua elkarri ematen dioten dokumentazio gune birtualaz, alegia.

Euskarazko online dokumentazio eta eduki artistikoen euskarri honek, azken 21 urte hauetan arte modernoaren eta garaikidearen aterkipean antolatu diren erakusketetan sorturiko euskarazko edukiak eskaintzen dizkio erabiltzaileari modu ireki eta nabigatzeko erraza den https://www.guggenheim-bilbao-artitz.eus/ web atarian.