Schedule

Etorkizuna lantzeko gunea

Radio

Etorkizuna lantzeko gunea

Date:
04/06/2020 14:30 - 15:00
Location:
Euskadi Irratia. Kultur Leihoa

Une oro aldaketei aurre egiteko kinkan gaude: Gosaldu hau edo beste; eskainitako lanpostu berria onartu edo orain arte bezala jarraitu; atzerrira joan edo betiko eremuetan mugitu... Maila askotariko erabakien aurrean beti sortzen dira zalantza eta beldurrak. Baina badaude zeinak aurrera begiratzen dutenean aukerak eta berrikuntzak sortzeko gaitasuna dutenak. Eusko Ikaskuntza horretan ari da, hain zuzen: Mendeurreneko kongresuan euskal gizartearekin identifikatutako lehentasuneko zenbait gaiei aurrea hartu eta etorkizuneko lan-lerroak lantzen.

2020an esku artean dituen zazpi proiektuak ezagutuko ditugu irratsaio honetan, Euskal Herriko etorkizuneko eszenatokiak eta estrategiak lantzen ari diren proiektuetako kide eta eragileen ahotsetatik.