Schedule

Euskara, ikastetxetik plazara! (Hirugarren saioa)

Lectures, conferences

Euskara, ikastetxetik plazara! (Hirugarren saioa)

Date:
03/27/2019 8:45 - 12:45
Location:
Autoportuko gela. Hendaia

Ipar Euskal Herrian, azken 13 urteetan, sail elebidunetako kopuruak %82z hazi dira. Gaur egun, ama eskolatik lizeora, 13.500 ikasle baino gehiagok euskaraz ikasten dute sail desberdinetan. Gure lurraldean, hein handi batean adin piramidearen zolatik eta eskolaren bitartez jokatzen da euskararen berreskuratzea. 

Rol handi bat jokatzen badu ere, ezin zaio eskolari dena delegatu. Euskarak plazan, familian, aisialdian eta eguneroko bizian ere bizi behar du, haurraren jabetzea eta motibazioa azkartzeko. Hartarako, gurasoen inplikazioa eta aisialdi eskaintzaren egituraketa egokia beharrezkoak dira. 

Testuinguru horretan, nola sustatu euskararen eskolaz kanpoko erabilera? Zer egin dezakete hobeki gurasoek? Nola ezagutarazi euskarazko aktibitate eskaintza? 

Gogoeta eta trukaketaz haratago, egitasmo konkretuak marrazteko saioak izanen dira. Irailean hasiko da Mintzalasaien karietara eta azaroan segituko Baxe Nafarroako euskararen urtaroaren karietara.

Nori zuzendua

  • Euskara teknikariak
  • Euskalgintzako langileak
  • Guraso elkarteak
  • Euskaltzaleak
  • Aisialdi eta irakaskuntzako profesionalak

Helburuak

  • Egiten dena ezagutu
  • Diskurtso egoki baterako oinarriak pausatu
  • Etorkizuneko dispositiboetarako oinarriak pausatu

Edukia

Hirugarren saio honetan egitasmo konkretuak marrazteko saioa izango da.

Egitaraua
Hendaia, 2019.03.27

  8:45     Harrera

  9:15     Agurra eta saioaren aurkezpena: gaurko lanketaren helburua

  9:20     Aitzineko lan saioaren bilduma

  9:45     Beste adibideen aurkezpen laburra

10:00     Lehen dinamika: ekintza gakoak definitzen

11:30     Talde bakoitzaren ideia orokorren aurkezpena

12:00     Proposamen bilana

12:30     Saioaren itxiera

12:45     Luntxa

Parte hartu nahi baduzu: osatu formularioa

Antolatzaileak:

Mintzalasai. Baxe Nafarroako euskararen urtaroa. Hendaia euskaraz!. Eusko Ikaskuntza