Schedule

Gazteak-euskara binomio dinamikoa: erabilera sustatzeko gakoak

Foroak eta Mintegiak

Gazteak-euskara binomio dinamikoa: erabilera sustatzeko gakoak

Date:
03/31/2017 9:00 - 14:00
Location:
Vitoria-Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea

Araban euskararen ezaguerak gorakada handia izan du azken 3 hamarkadetan, aldiz euskararen erabilera motz gelditu da. Ezaguera eta erabilera oso desberdinak dira adin taldeka eta zonaldeka.

Euskara jakinda ere, gazteek zein egoeretan erabiltzen dute eta zeinetan ez? Zerk eramaten gaitu euskara erabiltzera? Binakako interakzioetan zein da dinamika? Eta taldekako interakzioetan? Zergatik? Zein da motibazioa? eta zein da ezagutza maila? eta zein zein testuinguruan hitz egiten dugu euskeraz eta zeinetan ez?... Galdera horien aurrean argi dugu ezer egiterik badagoela eta aurrean ditugun aukerak aztertu behar ditugula euskararen gorakada helburu badugu.

Gogoeta Arabatik abiatuko bada ere, Euskal Herria osoa kontuan izango dugu.

 

EGITARAUA

9:00–09:15 Irekiera ekitaldia 

9:15-9:45 ​“Euskararen erabilpenari buruzko datuen aurkezpena: diagnostiko laburra”

A. Etxenike (Aztiker)

9:45 – 10:15 "​Bizidunen eta Gizakien talde portaera: Sistema Dinamikoa”

​E. Zuazua (DeustoTech-Bilbao & Universidad Autónoma de Madrid)

10:15-10:35 Atsedenaldia

10:45 – 13:00 Tailerra eta sintesia

Euskara jakinda ere, gazteek zein egoeratan erabiltzen dute eta zeinetan ez? Zerk eramaten gaitu euskara erabiltzera? Zergatik? Zergatik eta noiz erabiltzen da edo ez da euskara? Nola eragin genezake? Lehentasunak eta zailtasunak?

Ideiak jaso. Sistema-ren Mapa Dinamikoa marraztu.

13:00–13:45  Aurrera begira

Jorratu daitezken bi ardatz aukeratu. Ondorengo pausoak zehaztu.

13:45–14:00 Itxiera: ondorio nagusien aurkezpena

 

Foroan parte hartzeko interesa baduzu, eskertuko genizuke gurekin harremanetan jarriko bazina komunikazioa@eusko-ikaskuntza.eus helbidera mezua bidaliz edo 943 310 855 telefonora deituz.

 

LAGUNTZAILEAK: