"Baxoaren ondotik zer? Nazio garapenerako giltzak" mahai-ingurua Baionan

Jornadas, conferencias y cursos

"Baxoaren ondotik zer? Nazio garapenerako giltzak" mahai-ingurua Baionan

Hora y fecha:
27/05/2019 18:00
Lugar:
Baionako IKER Zentroko liburutegian

Zer aukera dute Ipar Euskal Herriko ikasleek goi-mailako ikasketak egiteko? Zer zailtasun topatzen dituzte beren ibilbidea euskaraz egin nahi duten ikasleek? Zer nolako garrantzia du aditu euskaldunak edukitzeak nazio ikuspegitik? Galdera hauei eta beste batzuei erantzuten saiatuko dira IKERGAZTE kongresuaren barnean UEUk eta Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzak antolatu duten mahai-inguru honetan.

Parte hartzaileak:

Sarrera:

  • Kepa Sarasola (UEU) eta Oihana Zanponi (Eusko Ikaskuntza)
  • Ekitaldiaren gidaria: Pauline Guelle
  • Testuingurua jarriz: Eneko Bidegain
  • Ikasle/ikertzaileen esperientzia: Txomin Poveda eta Maia Duguine
  • Mahai-ingurua: Iban Thicoipe eta Jaki Agerre (Bernat Etxepare lizeoa), Eneko Bidegain, Txomin Poveda, Maia Duguine, Oihana Zanponi eta Kepa Sarasola.

Ekitaldi honetara etorri nahi baduzu, bidali mezu bat komunikazioa@ueu.eus helbidera.