Cancionero vasco

Título original
ENE IZAR MAITIA
Texto normalizado
ENE IZAR MAITEA
Cancionero
Ene Hautia
Editorial
Lugar publicación
SAINT-PALAIS
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1. Ene izar maitia
Ene charmagarria,
Ichilik zur' ikhustera
jiten nitzauzu leihora.
Koblatzen dudalarik >
Zaude lokharturik:
Gauazk' ametsa bezala
Ene kantua zauzula! > (berriz)

2. Zuk ez nuzu esagutzen,
Hori ere zaut gaitzitzen;
Ez duzu ene beharrik
Ez eta acholarik.
Hil edo bizi nadin >
Zuretako berdin!
Zu aldiz, maite Maria,
Zu zare ene bizia! > (berriz)

3. Amodiozko phena zer zen
Oraino ez nakien!
Orai ez nuzu biziko
Baizik zu maithatzeko.
Norat den ichurkia >
Hara juaiten da hura:
Orobat ni, maitenena,
Jiten niz zure gana! > (berriz)"