Cancionero vasco

Título original
APECHA ETA LOREA
Texto normalizado
APETA ETA LOREA
Cancionero
Kantuz
Año publicación
1995
Editorial
ELKAR
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1.Neguaz primadera zenean jabetu,
Sasi baten hegian apecha zen sortu ;
Lekhu berean baitzen lorea gerthatu,
Gaichoek elgar zuten bihotzez maitatu.

2.Iguzkiak ihintza histen duenean,
Apecha doha bethi hegalez airean ;
Nahi luke loreak segitu bidean,
Girthainak zertako du gelditzen lurrean?

3.Loreak. « Nere besoak ditik ihintzak zerratzen,
«Ondikotz! iguzkiak goizean urratzen!
«Zertako haiz hi bethi nitarik urruntzen ?
«Hi guan eta badakik, nigarrez nauk hurtzen.

4.Apechak. «Zertako nigar egin, ó lili maitea ?
« Egunaz iguzkia dun nere jabea;
«Goizetik lorez lore dinat nik bidea;
« Iguzkia sartzean bethi naun hirea...

5.Loreak. «Goiz guziez adio, arratsean agur,
« Egunak luze dituk gauak aldiz labur;
«Nere nigarrez othoi ez hadila samur,
« Zeren hire galtzeaz bethi nauk ni beldur...

6.Iguzkiak, goiz batez, zenean agertu,
Lorearen besoak zituen urratu;
Bi maitek zutenean elgar besarkatu,
Aphechak haizeari hegalaz hedatu.

7.« Haize bihotz gabea zertako herritik
Ereman duk apecha mendien gainetik?
Zertako duk urrundu maitearen ganik!
Hegaztin gaicho horrek ez zian hobenik».

8.« Apech hegal flakoa, geldi hadi, geldi
Utziz bozkarioa, doluan sar hadi:
Zertako haiz fidatu haize gaichtoari ?
Lorearen gainera lurra duk itzuli!..

9.Apechak. « Maitia, kausitzen hut lurrez estalia !
«Jainkoak bere ganat deithu hau, lilia!
« Hi lurreko hindudan sosegu guzia ;
« Hil haiz!... Orai neretzat deus ez dun bizia I,

10.Oraino iguzkia zohan inguruan
Aphecha zenean hil bere sor lekhuan...
Izan baitzuen aski zorigaitz munduan,
Agian Lorea du khausitu zeruan!

(Elissamburu)"