Cancionero vasco

Título original
HOSTO HILLAK
Texto normalizado
HOSTO HILAK
Cancionero
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Año publicación
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
OIARTZUN
Recopilador
LEKUONA, JUAN MARI

TEXTO ORIGINAL

1.Oroitzea hainbeste naiko nuke
lagun minak ginan egunetaz;
garai hartan bizitza gendun maite.
Oroitu eguzki beroetaz.
Hosto hilak palaka biltzen dira;
-astutzea ez nuke nai-
Hosto hilak palaka biltzen dira;
oroitzak eta penak ere bai.
T'aize hotzak daramazki
aztu-aldi tristera.
Baina ez daukat aztua
Kantatzen zendun kantua:

Errepika:
Kantatuaz gera elkartzen,
Zuk ni maite,
nik zu maite.
Poz beteaz gera maitatzen,
zuk ni maite,
nik zu maite.
Bizitzak maiz banatzen ditu
maitale ziran gaixoak;
itsasoak urratutzen ditu
maite hostuen pausoak.

2.Hosto hilak palaka biltzen dira,
oroitzak eta penak ere bai.
Maitasun beroa guri begira
jartzen zitzaigun pozez ta alai.
Polita zinan ta maite zintudan;
Oroi orduko egunetaz.
Garai hartan bizitza gendun maite.
Oroitu eguzki beroetaz.
Lagun minak ginan biok,
ez daukat ez azturik.
Benetan nauzu oroitzen
zuk nola zendun kantatzen."