Cancionero vasco

Título original
MILLA ZORTZIEHUN ETA / HOGEITA BOSTIAN
Texto normalizado
MILA ZORTZIEHUN ETA
Cancionero
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Año publicación
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
OIARTZUN
Recopilador
LEKUONA, JUAN MARI

TEXTO ORIGINAL

1.Milla zortzieun eta hogeitabostian
au amairugarrena Urri'ko illian
Martin Itzeberri'ko (1) Altzibarrenian,
atiak jo nituen ongi illunian,
baita ireki ere borondate onian.

2.Ixtimatu ninduten konde bat bezela;
sillan exeri eta apaldu nezala;
konformatu ziraden familiyan ala
nagusiya ta biyak etziñen giñala...
berari sartu niyon petxutik puñala.

3.Oitikan saltatu zan eriyo-ihesi;
nigandik halakorik etzuen merezi.
Alabak zuenian aita hala ikusi
apaizaren eskaka bertatik zan hasi;
aizkora trixte batez niyon burua hautsi.

4.Ogeita hiru urteko neskatxa gaztia...
ez zen bada lastima hala tratatzia?
Aizkora trixte batez muñak saltatzia;
ez da milagro izain ni laixter galtzia;
aisa merezi nuen bertan urkatzia.

5.Ikusi zitunian senarra ta alaba,
Katalina gaxuak, ai, hura negarra!
Ez bazuan jarri nahi bestiak bezala
dirua non zeguan esan beriala;
ongi banekiyela dirurik etzala.

6.Santo Kristo, zurekin konfesa nadiyan
zer obra egin nuen nik Kataluniyan.
Lerida'n pasa eta Urbil'en erriyan
bost lagun bizi ziran beren familiyan;
giziyok hil nituen gabaren erdiyan.

7.Gorputzeko ikara, animako lotsa
zeren egin ditudan hamalau heriyotza.
Aditu ezkeroztik diruaren hotsa
bidean atera-ta botatzeko poltsa
aterako niola bestela bihotza.

8.Dirua eman ta gero kentzia biziya
hori egiten nuen gauza itsusiya.
Jaunak bere eskutik nenguen utziya;
orain errezatzen dut ahal dudan guziya
arren alkantzatzeko Beraren graziya.

9.Hogeitabost urte da nere edadia
-nagusi on batentzat ai zer mirabia!-
Ez naiz pekatuaren mantxarik gabia,
beti okerrerako abilidadia
penetan pasatzeko eternidadia.

10.Jainkoaren aurrerako nik daukadan lotsa
zeren egin ditudan hainbat eriyotza;
azkeneko sententziya izain da zorrotza;
lau laurden egin eta kentzeko bihotza
ai! hura urkaberako haiziaren hotza!

11.Jose det izena ta Larreina lombría:
Mendaro'n jayua naiz, bertako semia;
deskalabratua naiz munduan lajia;
amak egin dezala beste bat obia,
hain da izugarriya nere maldadia.

12.Lenguan izandu zait anaya gaztia;
lastima egiten zuen nere ikustia.
-Ai zer nola ote diran aita-ama tristiak!
Nitzaz eskarmentatu balitez bestiak...
Ni ere izutzen nau biziya kentziak.

(1) Markina Etxeberriko."