Cancionero vasco

Título original
IRUÑEKO BEHORRA
Texto normalizado
IRUÑEAKO BEHORRA
Cancionero
Vingt-Cinq Chansons Populaires D'Eskual Herria
Año publicación
1928
Editorial
ÉDITIONS DU MUSÉE BASQUE
Lugar publicación
BAYONNE
Lugar recopilación
HALTSU
Recopilador
GALLOP, RODNEY, TRANS.

TEXTO ORIGINAL

1. Iragan San Ferminetan,
Iruñeko ferietan
Ehun zaldi arribatu Andaluziatik tropan;
Merkatu eder bat zauntan,
Zagolarik bi lerrotan.

2. Bat zen pikar'ta zuria,
Bota bainion begia:
Andaluz batek egin daut bi untz urheren galdia
Eskain'orduko erdia,
""Harzak hiria duk zaldia...""

3. Han nintzan harrapatua,
Aginduaz dolutua,
Urruntzeko izan banu hirur arditen lekua.
Gizonez inguratua,
Iduri preso hartua!

4. Zeruko Jinko jaun ona,
Zerek ekharri nu huna!
Andaluz bat zazpi urthez presondegian egona
Laburzki mintzo zautana:
""Konda niri hitzemana!!""

5. -Jauna nahi dut pagatu,
Bainan lehenik miatu-
Zaldiaren miatzeko astirik orai ez duzu,
Lenik soma konda zazu.
Gero miaturen duzu.

6. Nik pagatu-ta kondua,
Eztitzen hasi mundua,
Krachturitik hartu nuen delako behar maingua
Emanik behar dirua,
Hustu bainuen lekua.

7. Utzirik bide ederra,
Hartu dut larre bazterra;
Zaldia nuen desperra, begi batetik okerra,
Maiz jotzen zautan kitarra,
Eztularekin uzkerra !!!

8. Belategiko bentetan,
Pasatu nintzen andetan,
Nolazpeit arribaturik Urdazuriko errekan,
Sartu zitzautan phartetan,
Athera nuen kordetan.

9. Nonbeitikan goizaldera
Arribatu naiz etchera,
Anderea jin zerautan argiarekin athera.
Jarri behorrari beira,
Ez baitzen kontent sobera.

10. ""Horiche da behor tcharra
Eta bertzalde zaharra,
Hortan gastatu dautazu familiako beharra...
Sal nintzazke sos batera
Zaldia eta senharra!""

11. Zaude ichilik andria,
Othoi emazu bakia;
Beliak et'arraunak bortutik daude goardia;
Hil azu beraz argia,
Hunat ez diten abia.

12. Zaude ichilik zu ere
Holakorik erran gabe;
Belerik ez arranorik hemen ez baita batere,
Segur eginak baikire
Estofa on baten jabe!

13. Plazan zutenian ikusi,
Nahi zaudaten erosi;
Tratuan baikinen hasi, etzuten emaiten aski
Ez dut ez eskutik utzi
Ume bat behar daut hazi.

14. Heldu den ume berria,
Behor edo zamaria,
Eginen baitut goardia denez ama iduria
Balinba aski handia
Ai zer primako zaldia!"
4639;