Eneko Bidegain / Irakaslea

Urteko Galdera

02/05/2018

Eneko Bidegain / Irakaslea

El futuro de Euskal Herria, ¿qué y cómo?

Euskal Herriaren geroa izan liteke iluna, oraingo bidetik segitzen badu. Euskara ahul dago; zenbait lekutan beste batzuetan baino ahulago. Sendoena dela dirudien eskualdeetan ere, ez dirudi hizkuntza maitatua eta behar bezain erabilia denik. Zenbait hamarkadaren buruan ikusi da irakaskuntza ez dela nahikoa gizarte bat berreuskalduntzeko. Inguruko bizitza guztia erdaraz baldin bada, euskara "eskolako hizkuntza" baizik ez da. Irakaskuntza ahul dagoen tokietan, euskara peko errekara erori da. Hizkuntzaren ardatza arriskuan dagoen bezala, herriaren batasuna ere zalantzan dago. Antolaketa administratiboak hartu du gaina, gehienek onartua dute euskaldunentzat antinaturala den banaketa, eta etorkizunerako estrategiak banaketa horren arabera diseinatzen dira. Herri zatitu eta erdaldunduak ez dauka etorkizunik.

Sigue leyendo 

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp