"Euskaldunon Mendea, 1918-2018" liburuaren aurkezpena Baionan

Noticias corporativas

10/03/2019

"Euskaldunon Mendea, 1918-2018" liburuaren aurkezpena Baionan

Martxoaren 9ean 10:30tan, Baionako Euskal Museoan, "Euskaldunon Mendea, 1918-2018 : Eusko Ikaskuntza 100 urte" liburuaren aurkezpena egin zen.

Eusko Ikaskuntzaren historia biltzen duen liburua, Euskaldunon Mendea, 1918-2018 : Eusko Ikaskuntza 100 urte aurkeztu zen Baionako Euskal erakustokian.

Aurkezpena Eguzki Urteaga Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren lehendakariak egin zuen. Ondotik Viviane Delpech ikerlari eta bazkideak Eusko Ikaskuntzaren 100 urteetaz hitzaldi bat eman zuen. Horretan, liburuan aurkezten duen historiaren laburpena egin zuen 45 minututan.

Hitzaldiaren ondotik eztabaidatxo bat ospatu zen bertaratutakoekin.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp