Xabier Alkorta / Eusko Ikaskuntzako XVIII. Kongresuaren eta Mendeurrenaren lehendakaria

Urteko Galdera

10/01/2018

Xabier Alkorta / Eusko Ikaskuntzako XVIII. Kongresuaren eta Mendeurrenaren lehendakaria

El futuro de Euskal Herria, ¿qué y cómo?

Gure herriaren etorkizunarekin kezkatuta eta atxikituta zeudelako, Euskal Herriko lau Foru Aldundiek Eusko Ikaskuntza fundatu zuten orain dela 100 urte.

Garai hartako egoera ez zen xamurrena: unibertsitatearen falta, euskararen ahultasuna, emakumeen bazterketa, gatazka ideologikoa, elizatik jasotako zentsura, Lehen Mundu Gerra… Hala ere, gure sortzaileek zailtasun hauek gainditu eta Eusko Ikaskuntza abian jarri zuten.

100 urte pasa dira eta Euskal Herria eta Eusko Ikaskuntza orduan pentsa ezinak ziren baldintzetan bizi dira gaur egun. Noski, hau guztia, oso pozik egotekoa da.

Hori bai, hona iristeko hainbat zailtasun eta une txar gainditu behar izan dira: Bigarren Mundu Gerra, Gerra Zibila, 40 urteko diktadura –eta berarekin Eusko Ikaskuntzaren zokoratzea–… besteak beste. Orain, hemen gaude, zorioneko egoera batean. Eta orain dela 100 urte bezala, inork irudikatu ezin duen etorkizunari begira gaude, galdera honi erantzun nahian: gure geroa, zer eta nola?

Sigue leyendo 

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp