Zubideiak Gune Ireki bizi, emankor eta atsegina!

Conferencias y jornadas

16/05/2016

Zubideiak Gune Ireki bizi, emankor eta atsegina!

Euskara, bizikidetza eta aniztasunaren inguruko topaketa 2016ko maiatzaren 7an burutu zen. 

Udaberriko larunbata batean eta egun osoko topaketa batean, Leioako UPV/EHUko Bizkaiko Campusean, 90 pertsona inguru parte hartu zuten Zubideiak Gune Irekian.

‘Euskara, aniztasuna eta bizikidetza’ gaia ardatz hartuta, euskarak bizikidetza hobetzeko zer aukera ematen dituen eta bizikidetzan eta aniztasunean nola aurrera egin, partehartzaileek beraien intereseko gaiak proposatu zituzten.

Euskaltzaleen Topaguneak bultzatutako ekimen honetatik nabarmenduko genituzke parte hartutakoen artean lortutako aniztasun zabala, eta, eztabaidarako erabilitako metodologia.

Zubideiak Gune Ireki bizi, emankor eta atsegina!

(Argazkia : Zubideiak gune irekia)

Parte hartzaileak izan ziren eguneko protagonistak. Eztabaidarako gaiak proposatzen hasi zuten eguna eta ondoren eztabaida taldeetan banatuz elkarrizketa lasaiak eta integratzaileak garatu ziren, ahots desberdinek ideiak eta esperientziak partekatzeko aukera izan zituzten; bukaeran proposamenak jasotzeko topaketa bat burutu zen.

Alderdi guztietan oso esperientzia aberatsa izan zen.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp