Alain Lamassoure: "Baiona-Donostia multzo koherentea bihurtu, goi mailako ekipamendu publikoak dituen hiri uhartedi baten antzekoa"

2003-11-28

SCARCIA, Robert

Menu ELKARRIZKETA Inicio > EM 232 > Elkarrizketa -->

2003/11-28/12-05 Alain Lamassoure

Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren garapenerako Mugaz gaindiko Agentziaren presidente ordea "Baiona-Donostia multzo koherentea bihurtu, goi mailako ekipamendu publikoak dituen hiri uhartedi baten antzekoa" Robert Scarcia

Français Eurohiriaren ibilbide luzea ezarritako helbururantz doa; hau da, Baionatik Donostiarako eremua hiri aglomerazio bakarra bihurtzea. Ideia aitzindari baten sendotze prozesua da; hau da estatu mugak gainditzen dituen hiri espazioaren ideiaren sendotze prozesua. Alain Lamassoure Baiona-Angelu-Miarritze komunitate aglomerazioaren presidente ordea da, eta Eurohiriari buruz (proiektuaren erronkez eta oztopoez) hitz egin digu. Aurrerapauso txiki bat, zergatik Eurohiria? 1990eko hamarkadaren hasieratik Baiona eta Donostiako hiri aglomerazioen arteko harreman ekonomikoek eta giza harremanek berez izan duten bilakaerak konurbazio bat sortuko zela –berez, eta belaunaldi baten epean– konbentzitu ditu BAMeko eta Gipuzkoako arduradunak. Tokiko agintari politikoentzat bi aukera zeuden: bilakaera horren ikusle soil izatea, edo komun bihurturiko bizigunea elkarlanean antolatzen saiatzea. Azken aukerak eraginiko nahia zela eta sortu zen Eurohiriaren kontzeptua. Zein dira berehalako abantailak, esate baterako, garraioetan eta merkataritzan? Zer-nolako abantailak aurreikusten dira epe luzeragorako? Helburua Baiona-Donostia multzoa zerbait koherente bihurtzea da; nolabait esanda, hiri uhartedi bat sortzea, honako ezaugarri hauek izango dituena: goi mailako ekipamendu publikoak, biztanleentzako nahikoa enplegu eta mota guztietako zerbitzuak, bai eta inguruaren eta bizitza erritmoaren garapena eta kalitatea harmoniaz bateratzea ere. Proiektua aurrera al doa? Eta horrela ez bada, zer-nolako oztopo praktikoak eta juridikoak ditu proiektuak aurrera egiteko? Proiektuak lehen fasea bete du, beharrezkoa elkar ezagutzeko eta ikerketa teknikoak egin ahal izateko. Behategi bat sortu genuen, bai eta hori mugaz gaindiko Agentzia bihurtu ere, Ekonomia Intereseko Europako Talde izaeraz. Bestalde, lanean aritzeko tresnak ere eratu ditugu: web orri bat Interneten, geografia mapa bat, etab. Liburu Zuri bat egiteak diren dozena erdi bat proiektu identifikatzeko aukera eman digu, proiektu publiko nagusiak, hain zuzen, eta, datozen hogei urteetan, Eurohiriaren egituraketa eta garapena proiektu horien araberakoa izango da. Orain kontua ikerketa fasetik ekintza zehatzen fasera pasatzea da.

Oztopoak izugarriak dira. Azkenik, hasierako eragozpen politikoak zailtasun handirik gabe gainditzea lortu dugu: aurrerantzean bi aldeetako nazioko eta eskualdeko hiriburuek babestuko dute prozesua. 1995ean Baionan sinatu zen ituna eta Europar Batasunak emandako diru laguntzak (Interreg programaren bitartez) balio handiko babes politikoa izan dira une aproposean. Baina sistema juridikoen arteko desberdintasunak eta burokraziaren moteltasuna izugarriak dira. Alain Lamassoure Europako Parlamentuaren hemizikloan (2001).

Argazkia:www.alainlamassoure.com Euskal Eurohiria gauzatzeak

zer-nolako neurrian iradoki–edo aldatu–ditzake Europako eraikuntza eguneroko elkarlanean eta gizarte dinamikak? Mugako eremuak oso interesgarriak dira Europar Batasunerako, Europako integrazioaren ondorioak eta Bruselan hartzen diren erabakien aplikazio zehatza lehenago adierazten baitira eremu horietan. Euroa erabiltzeak, auto banaketaren araudi berriak, harmonizazio nahiz ez-harmonizazio fiskalak edota tituluak baliozkotzeak eragin handiagoa eta zehatzagoa dute Hendaian Châteauroux-en baino. Zer-nolako eginkizuna izan behar dute administrazio publikoek Eurohiriaren garapenean? Betebehar garrantzitsua dute, konpetentzia banaketa kontuan hartzen badugu. Bi aldeetan zailtasun berberak daude: hasieran gogo handia, bai eta burokrazia oztopo handiak ere. Zure ustez, zer-nolako eragina izan dezake euskal kulturaren eta hizkuntzaren substratuak Eurohiriaren proiektua abiaraztean? Bitxia bada ere, nahiko urria. Noski, hasiera-hasieratik lan ereduak hiru hizkuntzatan jarri ditugu martxan, eta Interneteko web orria lau hizkuntzatan dago (ingelesez ere badago). Baina, egia esanda, Bidasoa ibaiaren alde bakoitzean bi mundu oso desberdin daude, hain zuzen ere, Atlantikoaren bi aldeetan dauden hispanitatearen bi erdiak bezain desberdinak: «kultura» politikoa, ekonomikoa, soziala, edota administrazio kultura ez dira berdinak. Bestetik, bi «kultura» horiek elkartzea erakargarria da. Europan, ba al dago egoera berean dagoen beste eskualderik? Bai, mugako eskualde asko daude, bai Frantzian bertan ere. Horregatik sortu dugu erakunde komun bat (Mugaz gaindiko misio operatiboa; Mission opérationnelle transfrontalière). Sarritan biltzen gara bertan gure esperientziak trukatzeko beste eskualde batzuetako ordezkariekin: Lille Handia, Alsazia, Menton-Vintimiglia multzoa, Genèva-Annemasse, etab. Duela hilabete batzuk Baionan eta Donostian Kopenhageko eta Malmoko udal ordezkarien bisita izan genuen. Oresund-eko zubi erraldoiak, Baltiko Itsasoaren gainean, bizilagun egin ditu hiri horiek. Arlo horri dagokionez, ba al dago lehiarik Europako hirien artean? Ez, inola ere. Baliteke eskualde handien artean lehia izatea, edota hiru metropoli handien artean: Londres, Frankfurt eta Paris lehian ari dira Europako finantza hiri nagusia izateko. Hiriei eta hiri aglomerazioei dagokienez, gure lehiakideak gure ingurune hurbilekoak dira: Rouen edo Amsterdamgo portuak ez dabiltza Baionarekin lehian, alderantziz! Eurohiriari dagokionez, zure ustez, zein dira Europako Konstituzioaren alde indartsuak eta alde ahulak? Europako integrazioa azkartzen duen edozer ona da mugaz gaindiko elkarkidetzarako: Eurohiria izatea ezinezkoa litzateke mugetako kontrolak ezabatu gabe eta diru bakarra ezarri gabe. Baina Europa subsidiariotasun printzipioan oinarriturik sortua da; hau da, deszentralizazioaren printzipioan: Europako edo esparru zabaleko erakundeek tokiko erakundeak jardutea baino egokiagoa den kasuetan jardungo dute soilik. Beraz, gure eguneroko bizitzaren arazo gehienak ez dagozkie Europako erakundeei: Brusela itsasoen segurtasunaz eta AHTren loturez arduratzen da, eta ez hirigintzaz edota hiri garraioez. Eta horrek zera adierazi nahi du: Europak lehen imajina ezin litezkeen gauzei aurre egiteko aukera ematen digu, amets egiteko aukera, alegia, baina guri bakarrik dagokigu ametsetatik ekintzetara pasatzeko erabakia hartzea. Alain Lamassoure

Alain Lamassoure diputatu da Europako Parlamentuan (Europako Alderdi Popular taldean) 1989tik. Gaur egun Atzerri Arazoetako Batzordeko kide titularra da, bai eta ordezko kidea Gai Konstituzionaletako Batzordean ere. Alain Lamassoure 1991ko Aurrekontuaren txostengile izan zen, eta gero Aurrekontu kontroleko batzordearen presidente.

Toki eta herrialde esparruei dagokienez, Lamassoure jauna Baiona-Angelu-Miarritze aglomerazio komunitateko presidente ordea da, Mouvement Européen France elkarteko presidente ordea, bai eta UDF (Union pour la Démocracie Française) alderdiko presidente ordea ere.

Parisko Asanblea Nazionalean diputatu izan zen (1986-1993), bai eta Europako Arazoetarako ministro orde (1993-1995) eta Aurrekonturako ministro orde eta Gobernuko Bozeramale ere (1995-1997).

Ikasketei dagokionez, Alain Lamassourek izen handiko eskola batean, Administrazio Eskola Nazionalean egin zituen ikasketak.
Compartir
Facebook Twitter Whatsapp

ANTERIORES

George Owen Jones: "Komunikabideen garapenak are beharrezkoago bihurtzen ditu tokiko hedabideak"

 

Irakurri

Inma Shara: "Estatu osoan bi baino ez gara orkestra sinfonikoak zuzentzen aritzen garen emakumeak"

 

Irakurri

Iñaki Perurena: "Atleten pareko laguntza beharko luke herri kirolak"

 

Irakurri

Jim Jacob: "Jada XIII. mendean, Euskaldunek beren egoera politiko bereziak, gutitan gertatzen zen bezala garai hartan, negoziatzen zituzten Europan"

 

Irakurri

Jesús Atxa: "Ikastolarik egon izan ez balitz, euskarak, frankismoaren ostean, 25 bat urte iraungo zituen gehienez"

 

Irakurri