'Dantzariak', Eusko Ikaskuntzaren web orriari buruz

Berri korporatiboak

2020/11/23

'Dantzariak', Eusko Ikaskuntzaren web orriari buruz

Dantzariak aldizkariaren 64. alean Eusko Ikaskuntzaren web orriaren Antropologia, Etnografia eta Folklore edukiei buruzko erreportaje bat argitaratu dute.

“Duela ehun urte eta bat gehiago. Eusko Ikaskuntza eta Folklorea bere web orrian” du izenburu. Eusko Ikaskuntzako zenbait bazkidek osatzen duten Aldizkariko erredakzioak idatzi du erreportajea. Bost orritan, Dantzariak aldizkariak lantzen dituen gaiekin harremana duten webeko egitura eta fondoetako edukiak bildu dituzte.

Interneten bila aritzen direnentzat funtzionalak eta erabilgarri diren alderdien berri eman ondoren, sarrera interesgarri nagusiak bildu ditu: Auñamendi Entziklopediako Antropologia, Etnografia eta Folklore sarrerak; Euskonews; argitalpenak (aldizkariak, bildumak, monografiak, argitalpen korporatiboak eta elektronikoak, Juan Garmendia Larrañaga fondoa); Euskal Kantutegia, Euskal Kultura prentsan eta abar.

Azkenik, Manuel Lekuona eta Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariak aipatzen dituzte, Dantzariak aldizkariko espezialitateekin harremana duten ibilbidea bereziki aipatuz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp