2025ko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak

Sariak

2025/07/01

2025ko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak

Irailaren 21era arte aurkez daitezke 2025eko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak. Euskal Komunitate Globalarentzat ibilbide esanguratsuak aitortzen ditu sariak.

Zabalik dago 2025eko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak onartzeko epea. Euskal Komunitate Globalari ekarpen garrantzitsua egiten dioten pertsonalitateen obra osoari aitorpena egiten dio sariak.

Irailaren 21era arte aurkez daitezke hautagaitzak. Behin onartuta, urriaren 13tik 19ra bozketa jarriko da abian Eusko Ikaskuntzaren web orriaren bidez. Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako kideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 Epaimahai Instituzionaleko botoekin. Azken hori Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zazpi ordezkarik osatuko dute. Erabakia urrian zehar jakinaraziko da.

Sariaren oinarrietan adierazten denez, proposatzen diren pertsonek nabarmenak izan behar dute beren bizi ibilbidean, ez ezinbestean unibertsitate alorrarekin lotuta. Halaber, Euskal Kulturarekiko ekarpen eta konpromiso adierazgarria beharko du izan, baita balore unibertsala ere. Azkenik, hautagaiaren lanaren dibulgazioa kontuan edukiko da.

Era berean, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatze aldera, emakumezkoen hautagaitzak sustatuko dira. Gainera, Euskal Herriko lurralde-errealitate ezberdinak islatzen dituzten pertsonak lehenetsiko dira.

Hautagaiak aurkezteko oinarriak

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp