500 saio Radio Euskadin

Berri korporatiboak

2020/07/06

500 saio Radio Euskadin

Hamalau urte daramatza Eusko Ikaskuntzak, astero, Radio Euskadiko programazioan kultura, gizarte eta zientzia gaiak txertatuta.

2006ko azaroaren 29an inauguratu zen 500 edizio bete berri dituen asteroko kolaborazioa. Lehen urteetan Eusko Ikaskuntzaren espazioa Radio Euskadiren goizeko programazioetan txertatuta zegoen. 2010etik aurrera Eva Caballerok zuzentzen duen zientzia, teknologia eta historia dibulgaziorako La mecánica del caracol saiora pasa zen. Gainera, 2013tik, hamabostean behin, Félix Linares eta Kike Martinek zuzendutako Iflandia saioan ere txertatzen da. Juan Aguirre bazkideak prestatu eta gidatu ditu 500 saioetako gidoiak.

Elkarrizketa eta tertulien bidez, Eusko Ikaskuntzako saioek bere jardueren (ikerketa, azterketa, kongresu, jardunaldi, ikastaro, sari, argitalpen, bizitza korporatiboa…) berri ematen da, bereziki bazkideei ahots emanda egiten duten barne lanagatik bai eta ikerketa, dibulgazio edo irakasle gisa egiten duten lanagatik. Gizarte, kultura, historia eta zientziarekin harremana duten interes orokorreko gaiak ere lantzen dira.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp