Adierazpena, etorkizun ekozentrikorantz

Proiektuak

2020/09/21

Adierazpena, etorkizun ekozentrikorantz

Eusko Ikaskuntzak IHOBEren lankidetzaz garatutako “Ekozentrikoa ni?” programari esker, Antropozeno garaiko orain eta etorkizunari buruzko gogoeta kolektiboa egin zen.

Diagnostiko horren arabera, eztabaidaren erdigunean “gizarte trantsizio bidezkoa” dago, ekosistema sozio-natural jasangarrietaranzko eztabaidaren erdigunean. Trantsizio honek ez ditu bakarrik politika publiko egokiak eskatzen, baizik eta baita hiritar dibergenteak ere: hau da, gizarte egozentrikoetatik gizarte eko-zentrikoetarako urratsa bultzatzeko konpetentziak dituzten hiritarrak. Ikuspegi horretatik, oraina irudikatzeaz gain, parte hartu zutenak, gaur bertan eraikitzen hasi behar den etorkizun kolektiboko diseinatzaile bihurtzen saiatu zen programa.

Gizarte trantsiziorantz agenda bat definitzeko helburuz, manifestuak lau lehentasun zehaztu ditu: solidaritatea, lankidetza, formazioa eta dibergentzia printzipioa. Gainera, zazpi oinarrizko jarduera proposatu dira hiritar dibergenteak bultzatzeko etorkizun eko-zentriko baterako: “trantsizioa” egiten ikastea, Aztarna Ekologikoa, Denboraren laborategiak, Trantsizioan Ebaluazioa, Autorik gabeko astelehena, Hirigintza eta arkitektura demokratikoa eta Zerga Progresibo Ekologikoak.

“Hiritartasun dibergentea: etorkizun ekozentrikorantz” ekintzarako manifestuaren testua, osorik, hemen dago. Asko dira jada dokumentua sinatu duten pertsonak, gizarte eko-zentriko bateranzko trantsizioa errealitate bihurtzeko hiritarrak eraikitzearen alde. Zuk ere izenpetu nahi baduzu manifestua, jarri gurekin harremanetan.

 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp