Aldaketaren mapak: "Mapas del cambio. Cartografía del presente"

Gure bazkideak

2018/07/12

Aldaketaren mapak: "Mapas del cambio. Cartografía del presente"

Auxkin Galarraga Ezponda bazkideak, Ander Gurrutxaga Abadekin batera, Mapas del cambio. Cartografía del presente (UPV/EHU, 2018) liburua argitaratu du, aldaketa ulertzeko alderdi nagusiak aztertzen dituen lana.

Mapas del cambio. Cartografía del presenteTeknologia, gizarte, ekonomia eta kultur fenomenoen arteko elkarreragina aztertzen duen lan gida gisa osatu da testua eta iparrorratza balitz bezala, etorkizuneko ikerketen eskema analitikoak egituratzea ahalbidetzen du, gizarte aldaketa prozesuetan parte hartzen duten dimentsio ugariak biltzeko.

Egileek “kartografia” bat jarri nahi dute aldaketa eragiten duten prozesu handiengan interesa duten ikasle eta pertsonen eskuetan: oraina irakurtzeko mapa sorta, oraina osatzen duten indar, dinamika eta prozesuak kontuan hartuz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp