Ander Manterola, "Gazte Role Model" saria

Gure bazkideak

2016/12/14

Ander Manterola, "Gazte Role Model" saria

Bilboko Begoñazpi Ikastolak gizartean elkartasun baloreak zabaltzen eredu izan den haren ibilbidea saritu du, solidatearen eredu gisa.

Ander Manterolak euskara eta etnografía arloetan euskal gizarteari egindako ekarpena azpimarratu du epaimahaiak. Halaber, Joxe Migel Barandiaranen ikasle zenean egindako ikerketa lanengatik ere nabarmendu nahi izan dute. Eusko Ikaskuntzaren bazkide aktiboa eta laguntzailea da, eta Bizkaiko lehendakariordea izan zen 1979tik 1992ra bitartean.

Sariaren bederatzigarren edizioa den horretan, Eduardo Junqueraren lana saritu dute ere, lan munduan jokatutako paper nagusiagatik, Europako liderra izanik berrikuntzaren arloan.

Sari ematea azaroaren 14ean egin zen ikastolan eta bertan izan ziren Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Cristina Uriarte Jaurlaritzako  jarduneko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Lorea  Bilbao Bizkaiko Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatua eta Mario Iceta Bilboko Elizbarrutiko gotzaina.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp