Antzerki emankizunak Donostia eta Gasteizen

Berri korporatiboak

2019/01/28

Antzerki emankizunak Donostia eta Gasteizen

Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrena dela eta produzitutako Hamaika Amaren Seme (Alaba) antzezlana Donostia eta Gasteizen taularatuko da.

Josemari Velez de Mendizabalek idatzitako obrak 1918an Eusko Ikaskuntza sortu zenetik, erakundeak gizartearekin batera izandako eboluzioaren kontakizuna egiten du. Arrasateko Doke Antzerki Taldeko hamar aktoreen taularatzea Vene Herrerok zuzentzen du eta Sabin Salaberrik konposatutako musikak eta Larraitz Arriolabengoaren musika zuzendaritzak borobiltzen dute emankizuna.

Oñati, Arrasate, Aramaio, Iruñea eta Bilboko emanaldien ondoren, otsailaren 2an, Donostiako Antzoki Zaharrean ikusi ahal izango da eta, otsailaren 16an, Gasteizko Félix Petite Antzokian.

Joateko interesa duen orok gonbidapenak eska ditzake Eusko Ikaskuntzaren bulegoetan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp