Arabako landa eremua: Vital Fundazioarekin hitzarmena

Proiektuak

2020/12/19

Arabako landa eremua: Vital Fundazioarekin hitzarmena

Eusko Ikaskuntzak eta Vital Fundazioak dentsitate txikiko herrien dinamizazio sozioekonomikoa bultzatuko dute Araban.

Arabako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko, Vital Fundazioaren laguntzen hirugarren deialdian, Eusko Ikaskuntzak aurkeztutako “Arabako landa-ingurunearen dinamizazio sozio-ekonomikoa” proiektua babestua izan da. Helburua lurraldeko landa-eremuetan gazteak finkatzeko aukera sozioekonomikoak identifikatzea eta sustatzea da, eta biztanleria despopulazioa eta zahartze demografikoa saihestea.

Eusko Ikaskuntzaren Lurralde Orekako programaren baitan, proiektu honen bidez 2021ean Arabako landa-ingurunearen dinamizazio sozio-ekonomikora bideratutako esperientzien katalogoa egingo da. Halaber, bi jardunaldi egingo dira esperientzia horiek protagonisten eskutik aurkezteko, eragileak sarean jartzeko eta elkarrengandik ikasteko.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp