Arabako landa eremuaren alde

Proiektuak

2020/09/22

Arabako landa eremuaren alde

Arabako Foru Aldundiko Erronka Demografikorako zuzendaritzak eskaera egin dio Eusko Ikaskuntzaren Lurralde Orekaren programako taldeari.

Arabako Foru Aldundiaren lehentasuna da lurraldearen despopulazioari aurre egitea. Horrek estrategia bat eskatzen du hirigintza eta lurralde alorrean, Nazio Batuen Agenda 2030 jarraituz. Helburu horri ekiteko, foru erakundeak Eusko Ikaskuntzari eskatu dio landa eremuko diskurtsoei buruzko ikerketa bat egiteko, bai eta arabar eragile eta herritarren narratibak biltzeko ere.

Urte bukaera arte egingo den lanak lau helburu ditu: komunitate txikietako bizitza-proiektuen aldeko diskurtsoak identifikatzea, bai Europa mailan zein tokian tokikoak eta, bereziki, Araban; diskurtso hori zabaltzen duten eragileak identifikatzea; diskurtsoak behatu eta aztertzeko gakoak aurkitu; hala, emaitzak zabaltzea, kontakizun horiek urte gutxiren buruan elikatuko dituzten joerak identifikatu ahal izateko.

Helburu horiek lortzeko, bi jarduera konkretu egingo dira:

  • “Voces para la vida en los pueblos alaveses / Arabako herrietan bizitzearen aldeko ahotsak” txostenean landa eremuko bizitzaren aldeko diskurtsoak laburtu eta aztertuko dira.
  • “Libro de Estilo para una nueva ruralidad / Landa eremu berri baterako Estilo Liburua” egingo da XXI. mendeko landa eremuko bizitzari buruzko komunikazio baikor eta eraginkorra lortzeko.

Landa eremuko bizitza errealaren irudia berriro balioan jarri eta hobeto ezagutzen laguntzea du helburu lan honek.

Informazio gehiago hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp