Arantxa Ugartetxea: 'Querido profesor Paulo Freire'

Gure bazkideak

2020/03/20

Arantxa Ugartetxea: 'Querido profesor Paulo Freire'

Arantxa Ugartetxea bazkideak argitaratu berri duen liburuan, Paulo Freire pedagogoarekin izandako bizipenak eta ikasketak bildu ditu.

Pedagogian lizentziaduna, Euskara tituluduna, ikastolako irakaslea eta Kolonbia, Txile eta Euskal Herrian helduen alfabetatzen lanetan aritutako Arantxa Ugartetxea Paulo Freire (1921-1997) pedagogoarekin bizi izan zen Brasilen 1982 eta 1990 urteen artean.

Querido profesor Paulo Freire (Académica Española argitaletxea) lanean, hamabi gutunen bidez, Arantxa Ugartetxeak gizaki, humanista eta filosofoarengana gerturatzen gaitu. “Pedagogia kritikoa” deitzen den horren sortzaileetako bat denari omenaldia egiteaz gain, erakutsi egiten du nola gara daitezkeen arrazoia eta bihotza, inteligentzia eta sentimendua sentsibilitate pedagogikotik. Finean, “ezagutzaren samurtasuna”.

Argitalpen hau baino lehen, 1999 urtean Eusko Ikaskuntzaren Ikastaria. Cuaderno de Educación aldizkariko 10. zenbakian, Paulo Freiren ekarpenak izenburuko koadernoan parte hartu zuen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp