Argibel Euba, EHU-Donostiako Orfeoiaren Saria 

Gure bazkideak

2018/04/19

Argibel Euba, EHU-Donostiako Orfeoiaren Saria 

Argibel Euba Ugalde bazkideak EHU-Donostiako Orfeoiaren 17. saria jaso du txalapartari buruz egindako musika ikerketagatik.

Txalaparta: estudio de una práctica musical du izenburua Argibel Eubaren doktore tesiak eta horrexegatik jaso du Saria. Bertan, musika tresnaren kultura eta historia ikertzen du, gainera, 1960ko hamarkadan Donostiako eta bertako erakundeekin izan zuen harremana azaltzen du.

Argibel Euba Ugartek (Galdakao, 1979) Musikologia Ikasketa Aurreratuen diploma du (EHU 2006), Etnomusicologian masterra (Goldsmiths-University of London 2004) eta Artearen Historia (EHU 2003) eta Gizarte eta Kultur Antropologia (EHU 2001) lizentziaturak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp