Argitalpenak

2010/02/01

Argitalpenak

Otxandioko toponimia

2005ean emandako beka baten bidez, Asier Astigarraga Zelaia bazkideak Otxandio eta inguruko toponimiari buruz egindako ikerketaren emaitza dugu liburu hau. Hainbat dokumentazio eta erregistro iturritan agerturiko ahozko datuen bilduma lanean oinarriturik dago,eta orobat normalizazio proposamenak egiten ditu. Era berean, zenbait zertzelada eskaintzen dira toponimo bakoitzaren esanahiaz eta bilakaeraz. Euskaltzaindiak, Jose Luis Lizundiaren eskutik, gainbegiratu du obra hau. Era osagarrian, Otxandioko Udalak herriaren mapa toponimiko bat argitaratu du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp