Armando Llanos eta Arkeologiarako Arabar Institutua

Gure bazkideak

2020/09/24

Armando Llanos eta Arkeologiarako Arabar Institutua

2020ko Arabako Domina emateko ekitaldia izan zen irailaren 19an. Armando Llanos eta Arkeologiarako Arabar Institutuak jaso zuten.

Apirilerako antolatuta egon baina osasun publikoko arrazoiengatik atzeratu behar izan zen ekitaldian, Ramiro González Diputatu Nagusiak, Arkeologiarako Arabar Institutuko Presidente Rafael Varónek eta Armando Llanosek berak parte hartu zuten. Arkeologiarako Arabar Institutua 1957an jaio zen Arabako Foru Aldundiaren Kultura Kontseiluaren baitan. Orduz geroztik Arabako arkeologia ikertu eta zabaltzeko lana egiten du.

Armando Llanosek Arkeologiarako Arabar Institutuaren sorreran parte hartu zuen eta bertako lehendakari izan da zenbait garaitan. Gainera, 1979 eta 1985 urteen artean Arabako Lehendakariorde gisa, Eusko Ikaskuntzaren berreraikitzeko lan nabarmena egin zuen, bai eta Eusko Ikaskuntza Araban finka zedin ere. 2002an Manuel Lekuona Saria jaso zuen bere ibilbidea aitortzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp